XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Estatua.

Estazio hartzaile ikus Telegrafoa / Estazio transmisore ikus Telegrafoa / Este ikus Jatenak / Estepa ikus Belardia.

Haur denek, adin batetara iristen direnean, oinarrizko irakaskuntzako lehen urtea ikasi behar dute.

Zergatik? Nork agindu du hori?.

Hiritar guztiek, ordezkarien bidez (diputaduak eta senadoreak), erabaki dute hori.

Beste hitzetan esateko, Estatuko legeek hala agintzen dutelako: berez, legeak hiritarrek erabaki eta errespetatu behar dituzten arauak dira; Estadua lurralde bederan bizi eta denentzako egoki diren aktibitateak batera eratzen dituzten pertsona multzoa da.

Estatu Organoak eta Kostituzioa.

Bere zereginak desarroilatu eta boterea ejerzitatzeko, Estadua pertsona talde batetaz baliatzen da.

Estatuko Organoak dira hauek, eta horrela deitzen dira haren esku, begi, eta aho bait dira.

Zeintzu diren organo hauek eta ze ahalmena duen herrialde bakoitzeko Kostituzioak erabakitzen du; nazio bakoitzean oinarrizko legeak dira eta beste guztiak haiei egokitu behar zaizkie.

Kostituzioak erabakitzen du generalki zein diren Estatu organoak: Errepublika Buru edo Erregea, Parlamentua, Gobernua, Epai-Mahai Nagusia eta organo laguntzaileak.

Estatu botereak.

Estatu botereak hiru dira: 1) legeak egitea, hau da, botere legislatiboa Parlamentuaren esku dagoena; 2) legeak efektiboak dituena, Gobernuak dagi; 3) legeak beteerazi, edo botere judiziala, Epai Mahai Nagusiak duena.

botere legislatiboa / botere exekutiboa / botere judiziala / Diputadu Ganbara / kandidatoak / kandidatoak / alderdi politikoa.